familia-hero-01
mmitn

keep your
moments
forever

familiak

mmitn-sinboloa-txuria

familiak

Zuen magia isladatzen
duten argazki naturalak

hasiera-familia

Zure familiaren une bereziak jasotzen ditut zuretzat. Haurdunaldia, jaioberriak, urteurren edo urtebetetzeak… Kanpoan edo etxean, gertutasunez, presarik gabe.

Ekintza desberdin bat egin, familia artean ondo pasatu eta bide batez beti oroituko dituzun argazki ahaztezinak ateratzea nahi duzu?

Familiak

$

Haurdunaldia

$

Jaioberriak

$

Albumak

$

FAMILIA
SAIOAK

Elkarrekin egotea baino ezer baliotsuagorik ez dago. Ez dugu posatzen, bizi egiten dugu. Zuek zareten bezala, zuen egunerokoan, etxean edo basoan, zuekin egongo naiz. Familian une horretan gertatzen ari dena perfektua den istorio bat da… eta nik argazkietan jasotzen dut.

Goxotasuna

Konplizitatea

Naturaltasuna

Maitasuna

familia-sesion-01

HAURDUNALDI
SAIOA

Gorputzak hitz egiten du, eraldatu egiten da eta bizia ematen du. Etapa bakarra, intimoa eta boteretsua. Haurdun zaudela argazkiak ateratzea prozesu horri gorazarre egitea da, barruan eta kanpoan sortzen denarekin konektatzea. Saio leuna, lasaia eta guztiz gizatiarra.

Amatasuna

Lotura

Itxaronaldia

Lasaitasuna

familia-embarazo-01

JAIOBERRIEN
SAIOA

Harridura, samurtasuna eta kaosa nahasten dira lehen egunetan. Horregatik, jaioberriekin egiten diren saioetan ez da ezer behartzen: behatu, itxaron eta lagundu egiten dut. Loturari, laztanei, etxeari eta munduan bizitzeko modu berri horri argazkia ateratzen diot, merezi duen errespetu guztiarekin.

Denbora

Zaintza

Laztanak

Isiltasuna

familia-reciennacido-01
familia-albuma-01

Ezagutu gure produktu-gama,
eta gozatu zuen bizitzako une
paregabeak gogoratuz

ALBUMAK

OROIGARRIAK

IMPRIMAKETA

Horrekako argazkiak
nahi dituzu?

mmitn-berdea

faqs

Non egiten dira familia argazkiak?

Normalean, naturguneetan edo zuen etxean. Eroso sentiaraziko zaituzteten inguruneak aukeratzen ditut, ezer behartu gabe eta eszenatoki artifizialik gabe.

Eta nire seme-alabak geldirik ez badaude?

Ez dute zertan. Ez naiz haurrak geldi egotearen zain egongo, beraien bila ibiltzen naiz. Jolasa, mugimendua eta bat-batekotasuna dira erreportaje hauen magiaren parte.

Noiz egin haurdunaldi saioa?

28. eta 34. asteen artean da egokiena. Sabela ondo osatuta dago eta zu energiarekin sentituko zara saioaz gozatzeko.

Nolakoak dira jaioberriekin saioak?

Lasaiak dira, presarik gabe. Haurraren erritmora, behar dituen zainketetara eta etxean duzuen errutinara egokitzen naiz. Lotura hori lasai harrapatzea da garrantzitsuena.

Zenbat lagunek har dezakete parte?

Ez dago zenbaki itxirik. Saioa zuentzat da: gurasoak, seme-alabak, aiton-amonak, maskotak… erreportaiera egokitzen badira, guztiak ongi etorriak dira.

Zer arropa eraman behar dugu?

Arropa erosoa da egokiena, ondo sentiarazten zaituena eta zuen arteko lotura galaraziko ez duena. Tonu neutro eta naturalek oso ondo funtzionatu ohi dute, harmonia bisuala hausten duten marka handirik gabe.

Zenbat irauten du saio batek?

Erreportai motaren araberakoa da. Familia saioek ordu bat eta bi ordu artean irauten dute. Jaioberrienak pixka bat gehiago luza daitezke umeen denborak errespetatzeko.

Noiz jasoko ditugu argazkiak?

15-20 lanegunetan, online galeria izango duzue azken hautaketa. Urgentziazko arrazoi bereziren bat badago, hitz egin eta aukerak ikusten ditugu.

Non egiten dira familia argazkiak?

Normalean, naturguneetan edo zuen etxean. Eroso sentitzeko eta eroso sentiaraziko zaituzteten inguruneak aukeratzen ditut, ezer behartu gabe eta eszenatoki artifizialik gabe.

mmitn-zigilua