familia-hero-01
mmitn

keep your
moments
forever

familiak

mmitn-sinboloa-txuria

familiak

Zuen magia isladatzen
duten argazki naturalak

Familia saioa

 

Familian bizi ditugun une txiki horiek betiko gordetzeko pentsatuta daude. Masailtxoan zuen zulo txikia, jaiotzean zein zimurtuak zituen eskuak, edo anai-arreben artean elkarri kilimak egiten zizkiotenean elkarri nola begiratzen zioten. Gauza txikietan dagoen magia hori, bihotza hainbeste betetzen diguna.

Helburua elkarrekin une atsegin bat pasatzea da, argazki saioa esperientzia polita izan dadin. Horretarako, ni naiz zuen beharrerata egokituko dena. Zuen etxera joaten naiz, zuen ingurunean lasai eta eroso egon zaitezen… edo, bestela, elkarrekin kanpoko toki batera joan gaitezke, aire librean familia-une batez gozatzeko aukera emango digun lekuren batera.

Familia hitza aipatu dut zentzu zabalenean, gaur egun familiak forma ugari har ditzaketelako. Oinez hasten den haur txiki batek bere familiaren eskutik egiten du. Eta elkarrekin oroitzapen bat gorde nahi duen lagun-taldea ere, aukeratutako familia da. Noski, saiora gonbidatu nahi dituzuen animaliak ongietorriak dira, haiek ere familia kide iletsuak dira.

Ondo pasatzeko aitzakia den ekintza bat proposatzea da egokiena: zuhaitzetako hostoak biltzea, ibaian oinak bustitzea, edo, besterik gabe, ingurua disfrutatuz paseo bat ematea. Besarkadak, kilimak, begiradak… denak modu naturalean sortuko da. Nire helburua zuek zareten bezalaxe erretratatzea da, une erreal baten oroitzapena izan dezazue. Etorkizunean begiratzean irribarrea aterako dizkiguten argazkiak.

Saioaren iraupena
ordu bat      (gutxigorabehera) 

Saioak astean zehar agendatzen dira.

Saioaren prezioa 350€ (BEZ barne)

Oparirako nahi baduzu, eskatu zure opari txartela inungo kosturik gabe.

Mimo handiz aukeratutako 40 argazki digital jasoko dituzue eta arte ederretako (fine art) kalitatezko paperean kopia sorta bat bidaliko dizkizuet, egurrezko euskarri batekin batera, oroitzapen horiek etxean lagun izan ditzazuen.

Kokapena zuen aukera da. Etxean zein kanpoan, naturan izan daiteke.

30 minutuko joan-etorriak barne daude, urrutiago joan edo bi kokapen aukeratu nahi baduzue, prezioa egokituko da (galdetu konpromezurik gabe).

dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01

Horrekako argazkiak
nahi dituzu?

mmitn-berdea

faqs

¿Nola erreserbatu dezaket saioa?

Oso erraza, aukera ezberdinak dauzkazu: formularioa bete, telefonoz deitu, Whatsappez edo emailez. Ahalik eta azkarren erantzungo dizut eta antolatuko dugu.

Ze zonaldetan lan egiten duzu?

Batez ere Gipuzkoan baina proiektuak merezi badu, maleta prest daukat beti. Kontaidazu zure ideia eta ikusiko dugu nola egin daitekeen.

Zenbateko aurretiaz erreserbatu behar da?

Hainbat faktoreren menpe dago, hala nola, proiektua, urte-sasoia eta abar. Egokiena aldez aurretik harremanetan jartzea da, batez ere data zehatzak baldin badituzu. Baina premiazko zerbait bada ere, galdetu lasai!

Zenbat irauten du saio batek?

Zerbitzu motaren araberakoa da. Saioa zehazten denean aurreikuspen bat egingo dugu baina behar adina denbora hartzen dut gustura senti zaitezen. Ez goaz presaka.

Zein da zure argazki estiloa?

Naturala eta emozionala, artifiziorik gabea. Benetakoa interesatzen zait, bilatzen diren eskuak, begiradak, guztia esaten duten isiluneak.

Nola entregatzen dira argazkiak?
Online galeria pribatu baten bidez, erabiltzeko erraza eta deskargatzeko prest. Horrela, argazkiak zuk nahi duzunarekin parteka ditzakezu.
Argazki guztiak entregatzen al dituzu?
Aukeraketa zaindua egiten dut saio bakoitzeko onena aterateko. Kontua ez da kopurua, argazki txukunak izatea da garrantzitsuena.
Argazkietan ateratzea gogoko ez badut?

Ez dago posatzen edo aktuatzen jakin beharrik. Zu zarena izan behar zara. Nik saioa gidatzen dut eta gainerako guztia bere kasa joaten da.

¿Nola erreserbatu dezaket saio bat?
Oso erraza, aukera ezberdinak dauzkazu: formularioa bete, telefonoz deitu, Whatsappez edo email bidez. Ahalik eta azkarren erantzungo dizut, tentuz antolatuko dugu.
Ze zonaldetan lan egiten duzu?

Principalmente en la provincia de Gipuzkoa pero si el proyecto lo merece, la maleta está lista. Cuéntame tu idea y vemos cómo hacerlo posible.
Batez ere Gipuzkoan baina proiektuak merezi badu, maleta prest daukat beti. Kontaidazu zure ideia eta ikusiko dugu nola egin daitekeen.

Zenbateko aurretiaz erreserbatu behar dut?

Depende varios factores como el proyecto, la época del año, etc. Lo ideal es contactar con antelación, sobre todo si tienes fechas concretas. Pero si es algo urgente, ¡pregunta igual!
Hainbat faktoreren menpe dago, hala nola, proiektua, urte-sasoia eta abar. Egokiena aldez aurretik harremanetan jartzea da, batez ere data zehatzak baldin badituzu. Baina premiazko zerbait bada ere, galdetu lasai!

Zenbat irauten du saio batek?

Zerbitzu motaren araberakoa da. Saioa zehazten denean aurreikuspen bat egingo dugu baina behar adina denbora hartzen dut gustura senti zaitezen. Ez goaz presaka.

Zein da zure argazki estiloa?

Naturala eta emozionala, artifiziorik gabea. Benetakoa interesatzen zait, bilatzen diren eskuak, begiradak, guztia esaten duten isiluneak.

Nola entregatzen dira argazkiak?
Online galeria pribatu baten bidez, erabiltzeko erraza eta deskargatzeko prest. Horrela, argazkiak zuk nahi duzunarekin parteka ditzakezu.
Argazki guztiak entregatzen al dituzu?

Aukeraketa zaindua egiten dut saio bakoitzeko onena aterateko. Kontua ez da kopurua, argazki txukunak izatea da garrantzitsuena.

Eta argazkietan ateratzea gogoko ez badut?

No hace falta saber posar ni actuar. Solo tienes que ser tú. Te acompaño, te guío, y lo demás fluye solo.
Ez dago posatzen edo aktuatzen jakin beharrik. Zu zarena izan behar zara. Nik saioa gidatzen dut eta gainerako guztia bere kasa joaten da.

mmitn-zigilua