jaio berria / lehen hilabeteak
Saio hauek bereziak dira bizitza baten hasiera jasotzen dutelako.
Lehen aldiz beteriko garaia, egunak astiro eta azkar aldi berean pasatzen den garaia. Esku txiki-txikiak, lehen keinu horiek, besoetan lo hartzeko modua… ia konturatu gabe aldatzen diren xehetasun txikiak. Azkar pasatzen den une bat da, baina betiko gordetzea merezi duena.
Saioa normalean etxean egiten da, etxean egoteak ematen duen lasaitasunarekin. Nahi baduzue, naturan ere egin dezakegu. Beti presarik gabe, haurraren eta familiaren erritmoa errespetatuz. Jaio berritan, zein lehenengo astetan edota lehen hilabetetan egiteko pentsatutako saioa da. Zuen egunerokotasun berri hori harrapatzeko helburuarekin, zuekin tarte atsegin eta lasai bat partekatzea izango da saioa.
Lehen egun hauek oso azkar pasatzen dira baina argazkiak betiko gelditzen dira.
Saioaren iraupena
1h /1h30m (gutxigorabehera)
Saioak astean zehar agendatzen dira.
Saioaren prezioa 300€ (BEZ barne)
Oparirako nahi baduzu, eskatu zure opari txartela inungo kosturik gabe.
* Haurdunaldia + jaioberria pack-a: une magikoak. Bi saioak eginez gero, 50€-ko deskontua izango duzue bigarrenean.
Gutxienez 50 argazki jasoko dituzue.
Online galeria baten bidez bidaliko dizkizuet, kalitate handian deskargatzeko moduan, sinadurarik edo ur-markarik gabe.
Kokapena zuen aukera da. Etxean zein kanpoan, naturan izan daiteke.
30 minutuko joan-etorriak barne daude, urrutiago joan edo bi kokapen aukeratu nahi baduzue, prezioa egokituko da (galdetu konpromezurik gabe).
















