familia-hero-01
mmitn

keep your
moments
forever

HAURDUNALDIA

mmitn-sinboloa-txuria

HAURDUNALDIA

Zuen magia isladatzen
duten argazki naturalak

HAURDUNALDI SAIOA

 

Haurdunaldiko saioek badute zerbait berezia: itxarotearen magia.

Aldaketa garaia da, sentikorra, bizitza aldatzear dagoen une hori. Baina bada beste zerbait ere, ohikoa bezain indartsua dena: bizitza berri bat sortzen ari den gorputza. Bikote askorentzat bi izatetik hiru izatera pasatu aurreko azken uneak dira, iristear den txiki horrek dena hankaz gora jarri aurretik. Eta familian jada umeak daudenean, aldaketa sentipen bat ere badago agerian: laster bat gehiago izango garela jakitea, eta bizitza, orain artekoa zena, aldatzear dagoela sentitzea. Azkar pasatzen den garai baten oroitzapenak dira eta merezi dute gordetzea.

Saioa lasaia izango da, presarik gabe. Denbora pixka bat etxean emango dugu, zuen giroan, irudi intimoagoak eta naturalagoak egiteko eta ondoren kanpora aterako gara, naturaz eta aire libreaz gozatzera. Helburua une hau bere horretan jasotzea da, modu naturalean, urte batzuk barru berriro begiratu eta irribarre egiteko.

Dena aldatu aurretik bizitza nolakoa zen gogoratzeko oroitzapen txiki bat.

Saioaren iraupena
1h / 1h30m (gutxigorabehera) 

Saioak astean zehar agendatzen dira.

Saioaren prezioa 300€ (BEZ barne)

Oparirako nahi baduzu, eskatu zure opari txartela inungo kosturik gabe.

 

* Haurdunaldia + jaioberria pack-a: une magikoak. Bi saioak eginez gero, 50€-ko deskontua izango duzue bigarrenean.

Gutxienez 50 argazki    jasoko dituzue.

Online galeria baten bidez bidaliko dizkizuet, kalitate handian deskargatzeko moduan, sinadurarik edo ur-markarik gabe.

Haurdunaldiko saioetan bi kokapen daude barne. Etxean eta kanpoan, naturan.

30 minutura arteko joan-etorriak barne daude.

Urrutiago joateko asmoa badezute lasai esan eta aurrekontua egokituko dugu.

Horrelako argazkiak nahi dituzu?

dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01

Horrelako argazki saio bat nahi?

Jaio berriaren saioaren inguruko informazioa nahi?

Horrelako argazkiak nahi dituzu?

mmitn-berdea