Familia saioa
Familian bizi ditugun une txiki horiek betiko gordetzeko pentsatuta daude. Masailtxoan zuen zulo txikia, jaiotzean zein zimurtuak zituen eskuak, edo anai-arreben artean elkarri kilimak egiten zizkiotenean elkarri nola begiratzen zioten. Gauza txikietan dagoen magia hori, bihotza hainbeste betetzen diguna.
Helburua elkarrekin une atsegin bat pasatzea da, argazki saioa esperientzia polita izan dadin. Horretarako, ni naiz zuen beharrerata egokituko dena. Zuen etxera joaten naiz, zuen ingurunean lasai eta eroso egon zaitezen… edo, bestela, elkarrekin kanpoko toki batera joan gaitezke, aire librean familia-une batez gozatzeko aukera emango digun lekuren batera.
Familia hitza aipatu dut zentzu zabalenean. Haur baten zain dagoen bikotea familia da jada. Oinez hasten den haur txiki batek bere familiaren eskutik egiten du. Eta elkarrekin oroitzapen bat gorde nahi duen lagun-taldea ere, aukeratutako familia da. Noski, saiora gonbidatu nahi dituzuen animaliak ongietorriak dira, haiek ere familia kide iletsuak dira.
Ondo pasatzeko aitzakia den ekintza bat proposatzea da egokiena: zuhaitzetako hostoak biltzea, ibaian oinak bustitzea, edo, besterik gabe, ingurua disfrutatuz paseo bat ematea. Besarkadak, kilimak, begiradak… denak modu naturalean sortuko da. Nire helburua zuek zareten bezalaxe erretratatzea da, une erreal baten oroitzapena izan dezazue. Etorkizunean begiratzean irribarrea aterako dizkiguten argazkiak.
Saioaren iraupena
1h / 1h30m (gutxigorabehera)
Denbora nahikoa da argazki sorta zabala lortzeko, eta aldi berean ez da luzeegia haurrentzat.
Saioak astean zehar agendatzen dira.
Haurdunaldi + jaioberri pack-a: zuen istorioaren bi une berezi. Bi saioak eginez gero, 50€-ko deskontua izango duzue jaioberriaren saioan.
Saioaren prezioa 300€ (BEZ barne)
Oparirako nahi baduzu, eskatu zure opari txartela inungo kosturik gabe.
Gutxienez 50 argazki jasoko dituzue.
Online galeria baten bidez bidaliko dizkizuet, kalitate handian deskargatzeko moduan, sinadurarik edo ur-markarik gabe.
Kokapena zuen aukera da. Etxean zein kanpoan, naturan izan daiteke.
30 minutuko joan-etorriak barne daude, urrutiago joan edo bi kokapen aukeratu nahi baduzue, prezioa egokituko da (galdetu konpromezurik gabe).
*Haurdunaldi saioan bi kokapenak (etxea+kanpoan) prezioaren barne daude
albumak
lihozko azala eta botoia aukeran duten albumak
Album hau definitzen duen hitza: sinpletasuna. Esku artean zoragarri sentitzen den lihoz bildutako azala. Aukeran botoiarekin edo botoirik gabe eskatu dezakegu, hau da pertsonalizazio aukera bakarra.
Zalantzarik gabe zure oroitzapenak betiko izareko modu elegante eta fina.
TXIKIA 115€
-Karratua (20×20 cm)
HANDIA 140€
-Karratua (30×30 cm)
* 20 orrialdeko albumetarako prezioak (ezin da orrialderik gehitu album mota honetan)
* Albumarekin batera pendrive bat entregatzen da.
* Produktu hau ezin da bakarrik erosi, saioaren balioari gehitzen zaio.
Paperezko azaladun albumak
Album hau oso erosoa da. Barruko papera bukaera “satinatuarekin” eta orrialde malguak, orrialde askodun albuma egiteko aukera ematen digute arintasun handiz.
Azala paperezkoa da eta nahi dugun diseinua egin dezakegu bertan. Aukera paregabea oroitzapena “eramateko prest” izateko
ERTAINA 120 €
-Laukizuzena (19×28 cm)
HANDIA 150€
-Karratua (28×28 cm)
* 26 orrialdeko albumetarako prezioak
* Albumarekin batera pendrive bat entregatzen da.
* Produktu hau ezin da bakarrik erosi, saioaren balioari gehitzen zaio.
Oihalezko azala
duten albumak
Pertsona bakoitza desberdina denez, albumak ere pertsonalizatzen dira. Tapak egiteko oihal sorta zabala dago eta mate akabera duen velvet paper fotografikoa zoragarria da… album hauek dira oroitzapen baliotsu horiek gordetzeko modurik onena.
TXIKIA 150€
-Karratua (20×20 cm)
ERTAINA 180 €
-Karratua (25×25 cm)
-Laukizuzena (20×30 cm)
HANDIA 210€
-Karratua (30×30 cm)
-Laukizuzena (25×35 cm)
* 20 orrialdeko albumetarako prezioak (orriak gehitu daitezke)
* Albumarekin batera pendrive bat entregatzen da.
* Produktu hau ezin da bakarrik erosi, saioaren balioari gehitzen zaio.
Horrekako argazkiak
nahi dituzu?
faqs
¿Nola erreserbatu dezaket saioa?
Oso erraza, aukera ezberdinak dauzkazu: formularioa bete, telefonoz deitu, Whatsappez edo emailez. Ahalik eta azkarren erantzungo dizut eta antolatuko dugu.
Ze zonaldetan lan egiten duzu?
Batez ere Gipuzkoan baina proiektuak merezi badu, maleta prest daukat beti. Kontaidazu zure ideia eta ikusiko dugu nola egin daitekeen.
Zenbateko aurretiaz erreserbatu behar da?
Hainbat faktoreren menpe dago, hala nola, proiektua, urte-sasoia eta abar. Egokiena aldez aurretik harremanetan jartzea da, batez ere data zehatzak baldin badituzu. Baina premiazko zerbait bada ere, galdetu lasai!
Zenbat irauten du saio batek?
Zerbitzu motaren araberakoa da. Saioa zehazten denean aurreikuspen bat egingo dugu baina behar adina denbora hartzen dut gustura senti zaitezen. Ez goaz presaka.
Zein da zure argazki estiloa?
Naturala eta emozionala, artifiziorik gabea. Benetakoa interesatzen zait, bilatzen diren eskuak, begiradak, guztia esaten duten isiluneak.
Nola entregatzen dira argazkiak?
Argazki guztiak entregatzen al dituzu?
Argazkietan ateratzea gogoko ez badut?
Ez dago posatzen edo aktuatzen jakin beharrik. Zu zarena izan behar zara. Nik saioa gidatzen dut eta gainerako guztia bere kasa joaten da.
¿Nola erreserbatu dezaket saio bat?
Ze zonaldetan lan egiten duzu?
Principalmente en la provincia de Gipuzkoa pero si el proyecto lo merece, la maleta está lista. Cuéntame tu idea y vemos cómo hacerlo posible.
Batez ere Gipuzkoan baina proiektuak merezi badu, maleta prest daukat beti. Kontaidazu zure ideia eta ikusiko dugu nola egin daitekeen.
Zenbateko aurretiaz erreserbatu behar dut?
Depende varios factores como el proyecto, la época del año, etc. Lo ideal es contactar con antelación, sobre todo si tienes fechas concretas. Pero si es algo urgente, ¡pregunta igual!
Hainbat faktoreren menpe dago, hala nola, proiektua, urte-sasoia eta abar. Egokiena aldez aurretik harremanetan jartzea da, batez ere data zehatzak baldin badituzu. Baina premiazko zerbait bada ere, galdetu lasai!
Zenbat irauten du saio batek?
Zerbitzu motaren araberakoa da. Saioa zehazten denean aurreikuspen bat egingo dugu baina behar adina denbora hartzen dut gustura senti zaitezen. Ez goaz presaka.
Zein da zure argazki estiloa?
Naturala eta emozionala, artifiziorik gabea. Benetakoa interesatzen zait, bilatzen diren eskuak, begiradak, guztia esaten duten isiluneak.
Nola entregatzen dira argazkiak?
Argazki guztiak entregatzen al dituzu?
Aukeraketa zaindua egiten dut saio bakoitzeko onena aterateko. Kontua ez da kopurua, argazki txukunak izatea da garrantzitsuena.
Eta argazkietan ateratzea gogoko ez badut?
No hace falta saber posar ni actuar. Solo tienes que ser tú. Te acompaño, te guío, y lo demás fluye solo.
Ez dago posatzen edo aktuatzen jakin beharrik. Zu zarena izan behar zara. Nik saioa gidatzen dut eta gainerako guztia bere kasa joaten da.
















