familia-hero-01
mmitn

keep your
moments
forever

ezkontzak

mmitn-sinboloa-txuria

ezkontzak

Zuen magia iruditan

kaixo!

Garbi naiz, eta ni nago Meet me in the North proiektuaren atzean. Argazkilaritza asko gustatzen zaidala eta profesionalki horretan aritzen naizela agerikoa da, beraz, hobe zerbait dibertigarriagoa kontatzea.

Gidatzen dudanean zeruko koloreei erreparatzea gustatzen zait, kontzertuetara joatea (musikarik gabeko bizitza desastrea litzateke), patata-tortilla, zinema, etxekoekin denbora pasatzea, eta katua banintz bezala eguzkia ematen duen lur zatia bilatzen dut.

Baina, batez ere, pertsonak eta haien istorioak gustatzen zaizkit. Bi terremotoren ama naizenetik are gehiago jabetzen naiz denbora behatzen artetik ihes egiten digula eta magia detaile txikietan dagoela. 

Bizitzako une errepikaezin horietan egotea, zuen zoriontasuna bertatik bertara bizitzea eta irudien bidez zuen bizipenak jasotzeko aukera izateak asko betetzen nau. Zuen oroitzapenetan nire aletxoa jartzeak zentzua ematen dio lanbide honi.

Zer espero dezakezue nigandik?

Batez ere, naturaltasuna. Beti defendatzen dut bikote bakoitza desberdina dela eta bere ezkontza “bere erara” ospatu behar duela. Mendian galdutako baserri batean gertukoenekin ospatzen baduzue zein itsaso zabalean festa bat egitea erabakitzen baduzue, nire helburua gertatzen dena, egun horren esentzia, harrapatzea da.

Helburua zuen istorioa da, eta hura kontatzeko, han egongo naiz prestaketetatik festara arte. Aurreezkontza, ondorengo ezkontza… zerbitzuak ere eskaintzen ditut. Edozertarako prest nago!

IKUTU DAITEKEN oroitzapen bat

Egun osoko estaldura eskatzen duten ezkontza guztiek egurrezko kutxatxo artisaua  jasoko dute precioaren barne. Bertan pendribean gordeta izango dira irudiak digitalean eta kalitate handiko Fine Art Tintoretto Gesso paperean inprimatutako argazki-aukeraketa bat ere. Horrelako egun batek pantailan soilik gordetzea baino gehiago merezi duelako.

 

nola egiten dut lan ezkontza egunean?

Ezkontza egunean, normalean ahalik eta gutxien sartzen dut eskua. Istorio bakoitza bakarra egiten duten xehetasunetan jartzea gustatzen zait arreta.

Bikote saioa, bakarrik egoteaz gozatu ahal izango dezuten une bakarrenetakoa da (bakarra ez bada); beraz, normalean lasai uzten zaituztet: hitz egin dezazuen, mimoak egin, barre egin… izan ere, garrantzitsuena naturaltasuna da, eta gauzak bakarrik gertatzen dira! (sinets iezadazue).

Egunaren gainerakoan, gozatzea da zuen ardura bakarra. Bikoteek euren ezkontza, bizitzako egun onenetako bat bezala gogoratzen dute, eta horrelako festa bat gozatzeko da, beste ezertaz arduratu gabe.

Egun osoko dokumentazioa
10 ordu (gutxi gora behera)

Prestaketetan hasita eta dantzaldiraino.

2.180€ (BEZ barne)

Zatikako ordainketa: %25 erreserba gisa, %50 ezkontza baino lehen eta %25 entregatzean.

+500 argazki digitalean online galeria pribatu batean

Pendrivea + egurrezko kutxatxoa Fine Art 30 kopiekin (180 €-ko balioa)

Ezkontza Euskal Herritik kanpo ospatzen baduzue,  baldintzak kontsultatu.
Bidaiatzea izugarri gustatzen zait!

laburbilduz

Prezio honen barne ez dago soilik ezkontza eguna, errepikaezina den egun bateko oroitzapen eder bat izan dezazuen beharrezkoa den guztia baizik.

Ezkontza aurretik bilerak, plangintza eta eguneko denborak antolatzeko galdetegia, hamar urte baino gehiagoko esperientzia ezkontzak dokumentatzen, desplazamendua eta, batez ere, zuen istorioaren esentzia, benetazkoa, kontatzeko prest dagoen begirada sentikor bat.

Ospakizun intimoak eta ordukako lana

Ezkontza guztiek ez dituzte 10 orduko festa behar. Zuen plana ospakizun intimo bat edo ezkontza zibil bat bada, edo oroitzapena guneko une nagusietan zentratu nahi baduzue, nire lana ordukako tarifan kontrata dezakezue: 242 € / orduko (BEZa barne), gutxienez 2 orduko erreserbarekin.

Zuen erreportajea arreta eta maitasun berarekin editatuta jasoko duzue online galeria pribatu batean.

Gainera, nahi izanez gero, formatu fisikoko entrega gehi diezaiokezue: egurrezko kutxatxo bat, galeriako irudiak biltzen dituen pendrivearekin eta Fine Art Tintoretto Gesso paperean inprimatutako kalitate handiko 30 kopiarekin. Gorde zuen oroitzapenak zuen eskuetan, paper ezin hobean, 180 €-ren truke (BEZa barne).

zerbitzu osagarriak

Premium albuma,    30x30zm-ko tamainan, 50 orrialde paper fotografiko matean eta lihozko azalekin.

+400€ (BEZ barne)

Preboda edo postboda. Bikoteko saioa (gutxi gorabehera ordu 1 eta erdi) leku polit batean.

+350€ (BEZ barne)
*kokapenaren arabera aldatu daiteke

Album nagusiaren bi erreplika, oparitzeko.

Argazki berdinekin, akabera bera, baina tamaina pixka bat txikiagoan (20×20 zm).

+300€ (BEZ barne)

Sinaduren albuma,     preboda saioan ateratako argazkiekin egina. Ezkontzako gonbidatuek euren desiorik onenak utz ditzaten.

+160€ (BEZa barne)

nola NOLAKOA DA ENTREGA?

Gutxi gorabehera 6 asteko epean, online galeria batera esteka pribatu bat jasoko duzue argazkiez gozatzeko. Galerian argazkiak kalitate handian eta ur-markarik gabe egongo dira, beraz, lasai deskargatu ahal izango dituzue. Esteka hau aproposa da argazkiak gonbidatuekin partekatzeko.
Gainera, argazki hauekin pendribe bat emango dizuet, egurrezko kutxa batean eta paperezko kopiekin batera gordetzeko.

ETA ALBUMA?

 

Albuma egitea aukeratu baduzue, online galeria beraren bidez albumaren barrualdearen zirriborro bat jasoko duzue. Horri esker, etxeko lasaitasunean ikusi eta aldaketak proposatu ahal izango dizkidazue. Aldaketak egin ondoren, berrikusi eta laborategira bidaltzen da.
Albuma pertsonalizatua da: zuen izenekin azalean, gehien gustatzen zaizuen oihalarekin eta barrualdea zuen unez beteta. Laborategiaren lan-kargaren arabera, normalean 3 aste inguruko entrega-epeak izaten dira.

gure argazkiak argitaratuko dituzu?

 

Baliteke zuen ezkontzako argazki batzuk erabili nahi izatea nire webgunea edo sare sozialak eguneratzeko. Nire weba eguneratuta edukitzea eta erakusten dudana nire estiloarekiko fidela izatea garrantzitsua da, baina inoiz ez dut egingo aldez aurretik zuekin kontsultatu gabe.

nola egiten da erreserba?

 

Ezkontza askotan argazkiak eigtea baino, egiten ditudanak, mimoz eta maitasunez egiteari ematen diot garrantzia. Beti ni naiz argazkiak egiten dituena; horrela, ziurta dezaket zuen eguneko irudien kalitatea eta, batez ere, estiloa hemen ikusten duzuen bezalakoa izango dela.
Baina burua argi izateko, esaten duten bezala, “atsedena lana bezain garrantzitsua da”; beraz, nire gomendioa da erreserba ahalik eta azkarren egitea zuen eguna nik argazkitan jasotzea nahi baduzue.

Ordainketa-modua honakoa da:

  • Erreserba tarifaren %25 ordainduta formalizatzen da

  • Ezkontza baino lehen beste %50 ordainduko da

  • Fitxategi digitalak entregatzean, geratzen den %25a

Gainera, kontratu bat sinatuko dugu; bertan agertuko dira nire datuak, zuenak, ezkontzaren data eta lekua, eta kontratatzen dituzuen zerbitzuak. Horrela, gure arteko konpromezua jasota geratzen da.

ZURE EZKONTZAZ HITZ EGINGO DUGU?

 

Konta iezadazue zuen idea, ospakizunaren data eta lekua. Plazer handiz erantzungo diet zuen zalantza guztiei eta erabilgarritasuna egiaztatuko dut.

dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01
dekide_oficina01

Horrelako argazkiak nahi dituzu?

mmitn-berdea